XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gelditu egin ziren entzutera, eta orduan Tom Poucek oihu egin zuen berriro: - Eraman nazazue zeuokin eta lagunduko dizuet.
- Non zaude? - Bila nazazue lurrean, ahotsa entzuten den lekuan.
Azkenean, aurkitu zuten lapurrek.
- Lapurkume ahalena esan zioten, zertarako behar zaitugu?.
- Begira esan zien, leihoko burdinen artetik sartuko naiz apaizaren gelan, eta eskatzen didazuen guztia pasako dizuet.
- Beno, ikusiko dugu zer egin dezakezun- esan zioten.
Apaizaren etxera heldu zirenean, Tom Pouce gelan sartu zen, eta indar guztian oihuka hasi zen: @- Hemen dagoen guztia nahi al duzue? Lapurrek, izuturik esan zioten: - Hitzegizu isilago, jende guztia iratzarriko duzu.
Baina berak, ez entzunarena eginaz, berriro oihu egin zuen: - Zer nahi duzue? Hemen dagoen guztia nahi al duzue?.
Sukaldariak alboko gelan lo egiten zuen, eta zarata hau entzun zuenean jaiki eta adi zegoen.
Lapurrak, beldurturik, ihesi joanak ziren; azkenik, animoa berrindarturik, berriketarako gogoa besterik ez zelakoan, itzuli egin ziren atzera, eta ahots
Orduan Tom Pouce indar guztian oihuka hasi zen: - Den dena emango dizuet, luzatu eskuak.